XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Zein dira? Administrazio-gastuak, amortizazioak, beste zenbait gastuen kontusaila, mantenimendu-gastuak, komertzialak eta I+Gkoak (periodo honetan hiru kontzeptu hauetan inbertsiorik ez egitea erabaki ez baduzu behintzat Hori bai erabaki honen ondorioak nabariak izango lirateke hurrengo periodotik aurrera).
Ondorioz, nola baloratuko zenuke haustura-kostu hau?: altua al da?, baxua? Emaitza-kontua gain-gainetik begiratuta ere kostu hauek oso altuak direla azkar aski ondoriozta daiteke.
Beraz, lehengaien biltegia efizienteki kudeatzen ahalegin txiki bat egitea merezi du.
Ondorio zuzen honetara iritsita, gogoratzen al duzu lehen esan duguna? Lehengaien eskaeraren kostuak eta biltegiaren mantenimenduko gastuak minimizatzeko helburua jarri dugu.
Bi ideiak elkartuz, lehengai-kudeaketa on bat ondorengo hau dela esan dezakegu: kostu txikienean (eskaera + biltegia) beti enpresaren beharrak asetzen dituena, eta ekoizpena gelditzea saihesten dituena.
IV.5.5. PREMIAZKO LEHENGAIEN EROSKETAEstratega Gamek
Bide honetatik erosten diren lehengaiak erabakiak hartzen ari diren aldirako iristen dira, baina bide normaletik eskatzen diren lehengaiak baino garestiagoak dira:
Hau da, premiazko lehengaien unitate-kostua 9,6 pta. da, lehengai normalena berriz 6 ptakoa da.